HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaInformazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT
Eragiketaren kodea.
222315 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Aldizkakotasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Sintesia
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Sintesia

Helburuak

IKT industriaren helburu orokorra da arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei, ikertzaile pribatuei eta gizarteari oro har Informazioaren eta Komunikazioaren (IKT) Teknologien sektoreak Euskal AEn lortu duen tamainari buruzko aldian behingo informazioa eskaintzea.

Eremua

Populazio-eremua:
IKT sektorea ELGEk onartutako irizpideen arabera definituko da, eta bai jarduera industrialak, bai zerbitzuetakoak hartzen ditu barne, informazioaren eta komunikazioaren industriekiko erlazioa dutenak . Hona hemen sektore horretan sartzen diren JESN-2009ko jarduerak:
JESN-2009ko jarduerak
JESN-2009 kodea Izendapena
  INDUSTRIA
2611 Elektronikako osagaien fabrikazioa
2612 Zirkuitu inprimatu bateratuen fabrikazioa
2620 Ordenagailuen eta ekipo periferikoen fabrikazioa
2630 Telekomunikazio ekipoen fabrikazioa
2640 Kontsumoko produktu elektronikoen fabrikazioa
2680 Euskarri magnetiko eta optikoen fabrikazioa
  ZERBITZUAK
4651 Ordenagailuen, ekipo periferikoen eta informatikako programen handizkako merkataritza
4652 Ekipo elektronikoen eta telekomunikaziokoen eta haien osagaien handizkako merkataritza
5821 Bideojokoen argitalpena
5829 Informatikako beste programa batzuen argitalpena
6110 Kable bidezko telekomunikazioak
6120 Kablerik gabeko telekomunikazioak
6130 Satelite bidezko telekomunikazioak
6190 Telekomunikazioen beste jarduera batzuk
6201 Informatikako programazioko jarduerak
6202 Informatikako aholkularitzako jarduerak
6203 Informatika baliabideen kudeaketa
6209 Informazioaren teknologiekin eta informatikarekin uztartutako beste zerbitzu batzuk
6311 Datuak prozesatzea, hostinga eta horrekin uztarturiko jarduerak
6312 Web atariak
9511 Ordenagailuen eta ekipo periferikoen konponketa
9512 Komunikazio ekipoen konponketa

 

Lurralde-eremua:
Euskal AEko hiru herrialde historikoak hartzen ditu.
Denbora-eremua:
Landutako datuak zein datari edo aldiri dagozkion: urte naturala.

Estatistika-iturria

Hona hemen erabiltzen diren estatistika-iturriak:

  • Jarduera ekonomikoen gidazerrenda
  • Kontu ekonomikoak
  • Industriari buruzko estatistika
  • Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
  • Askotariko zerbitzuei buruzko inkesta
  • Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistika
  • Teknologia-berrikuntzaren inkesta
  • Informazioaren gizarteari buruzko inkesta: enpresak
  • Kanpo merkataritzaren estatistika

Zabalkundea

Aldizkakotasuna:
Urterokoa

Datuen zabalkunderako beste bide batzuk:

  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar