Proiektu teknikoen erregistroa

 

2006an, eta apirilaren 12ko 82/2005 Dekretua betetze aldera, Eustaten estatistika-eragiketen Proiektu Teknikoen eta Galdera-sorten Erregistroa sortu zen. Erregistro horren kudeaketa Eustaten ardurapekoa da, eta arautu nahi du Urteko Estatistika Programetan jasotako estatistika-eragiketen proiektu teknikoak egiteko eta eguneratzeko prozedura. Programa horietan sartzen dira Eustaten ardurapeko eragiketak eta estatistika ofiziala egiten duten Eusko Jaurlaritzako sailen eragiketak.

Proiektu teknikoek restatistika-eragiketetan gauzatutako prozedura eta prozesu guztien deskribapena jasotzen dute, bai eta eragiketa bakoitzaren helburu orokorrak eta espezifikoak ere. Helburu horiek oinarrituta daude Europako Estatistika Sistemak aldarrikatutako eta kalitate-adierazleenbidez kuantifikatutako dimentsioetan edo kalitate-faktoreetan.

Estatistika-kalitatea dokumentatzeak eta kuantifikatzeak errazten du eragiketak aldian-aldian ebaluatzea eta horiek hobetzeko esparruak hautematea. Gainera, izaera publikoa duenez, Erregistro horrek bete egiten ditu Europako Estatistikako Jardunbide Egokien Kalitate Konpromisoaren eskakizunak. Konpromiso horren barruan sartzen dira kalitate-orientabideen dokumentazioa, erakundearen langileen prestakuntza eta kanpoko erabiltzailearentzako informazioa.

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali