Eustaten Informazio Sistemen kalitate-politika
Eustatek, Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordetzaren bitartez, zeinen mende dagoen Informazio Sistemen arloa, kalitatea ongi egitearekin identifikatzen du, eta baita ere Eustateko arloei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta Eustateko Informazio Sistemen arloan ezarritako kudeaketa-prozesu eta -sistemak etengabe hobetzearekin.
Kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoak pertsona guztiei eta EUSTATeko Informazio Sistemen arloak egiten dituen jarduera guztiei eragiten die. Hori lortzeko, delako Zuzendariordetzak beharrezko bitartekoak eta prestakuntza ematen ditu langile guztiek efikaziaz lan egin dezaten Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren esparruan.
Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren oinarrizko helburua da kalitate-politika erakundearen zerbitzu eta prozesu guztietara hedatzea, sistema efikaziaz aplikatuz honako hauek bermatzeko:
- zerbitzuak emateak bezeroen eskakizunak eta adostutako betebeharrak betetzen dituela,
- erakundeak produktu eta zerbitzuei aplikatu beharreko lege- eta erregelamendu-baldintzak betetzen dituela, eta
- • bezeroaren gogobetetasuna handitu egiten dela sistema etengabe hobetzearen ondorioz.
EUSTATeko Informazio Sistemen arloak bere Kalitate Politika osatzen duten honako hastapen hauek hartzen ditu bere gain:
Bezeroaren gogobetetzea (EUSTATeko arloak)
Gure bezeroekin adostutako adierazleak betetzen direla eta bezeroen beharrak eta igurikimenak betetzen direla ziurtatzea.
Prozesuak hobetzea
Prozesuen Mapan jasotako prozesuen efikazia eta efizientzia hobetzea, zehaztutako adierazleen bidez, eta haien heldutasuna handitzea, egungo eta etorkizuneko negozio-beharrak asetzeko.
Sistemaren adostasuna
Zerbitzuaren Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzea indarrean dagoen ISO 9001 arauaren arabera, eta zerbitzu eta prozesuetan jardunbide egokien araudiak eta ereduak aplikatzea.
Kalitatea sustatzea
Kudeaketa aurreratuaren kultura sustatzeko ekintzak etengabe hedatzea.
Kalitate-politika hori Ziurtatzeko, Eustateko informazio-sistemen arloak, aldian behin, beharrezko auditoriak egiten ditu Informazio Sistemen ISO9001 ziurtagiria lortzeko.