Eustaten ibilbidea 1986ko
azaroaren 25ean hasi zen. 35 urte daramatzagu gure gizartearen aurrerabidearen
alde lanean, kalitatezko estatistika ofizial erabilgarria garatuz, sortuz eta
hedatuz Euskal AEko gizartearentzat.
Zalantzarik gabe, aldaketa
nabarmenak gertatu dira gure eguneroko bizitzaren hainbat alderditan: aldaketak
jokamolde eta ohituretan, aldaketa teknologikoak, ekonomikoak, lan-arlokoak,
eta abar.
Aldaketa
horiek gure ondoan izan dira urte hauetan guztietan, eta, hala,
informazio-premia eta eskakizun berriei erantzuteko eta Euskadin sortutako egoeretara
egokitzeko gaitasuna eduki behar izan dugu.
Eta hala egin dugu, ahalegin,
dedikazio, zerbitzu publikorako bokazio eta Eustateko profesionalen lanari
esker, baina informazioa ematen diguten pertsona guztien lankidetza
garrantzitsu eta beharrezkoari esker ere izan da posible. Gure inkestei erantzuten dieten
pertsonen laguntza gabe, bai familiatik bai arlo profesionaletik, ezinezkoa
izango litzateke iritsi garen lekura iristea.
Horregatik, benetan eskertzen
diegu lankidetza.
Datozen urteetako erronkak ez
dira gutxiago konplexuak izango. Gure konpromisoa da identifikatzen gaituzten
balioekin lan egiten jarraitzea, kalitatea kudeatzeko eta gure zerbitzuak eta produktuak
etengabe hobetzeko eredu batekin, Euskal AEko gizarteak behar dituen
informazio-premiei erantzunez, etengabe aldatuz, haiei aurrea hartuz, eta,
horrela, erabakiak hartzeko eta pertsonen onurarako politika publikoak
formulatzeko hain garrantzitsua den gure errealitatea ezagutzen laguntzea.
Orain arte bezala, ahalegin eta
arreta berezia eskainiko diogu zeregin horri, erreferentziazko institutua
izaten jarraitzeko herritarrentzat, administrazio publikoentzat,
gizarte-eragileentzat eta ikertzaileentzat.
Mila esker
